Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtu-
bia.Bere bizitza etenik gabeko borrokaizan da eta, batzuk
kontrakoa uste duten arren, hori da lagatzen
digun ondarea, Lucioren altxorra. Belatzek, hainbestetan
kontatutako pasadizoen inguruan luze galdekatu du Lu-
cio, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosfe-
rak irudietan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada,
kaskantarraren biografo ofizial bihurturik, irudigile iruin-
darrak ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez ge-
nituen beste hainbat pasadizo ere kontatzen dizkigu. Eus-
karaz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa,
lehen banku-desjabetzeak, poliziak
despistatzeko asmatutako trikimai-
luak, familia kontuak, Citibank
banketxearekin egindako negozia-
zioa, muga zeharkaldiak... guztia
edo ia guztia kontatu digu Luciok
akzioz eta ekintzez betetako orri
hauetan. Izan ere, anarkista men-
deraezin honek dioen bezala: «Ezer
egiten ez duen iraultzaile bat apaiz
bat besterik ez da».