A€ôAita, han zaude?
â€ôBai. Hemen nago, zure ondoan.
â€ôEta zergatik ez zaitut ia ikusten?
â€ôArgia itzali dudalako…
«Joan den eguneko ipuina» seme-alabei zaien maitasun mugagabeaz mintzo da. Gauaz, lo hartu aurretik, gelaren iluntasunean izandako elkarrizketa samur baten bidez, irakurleari erakusten dio zeinen handia den haurrek helduengan eragiteko duten gaitasuna. Bi protagonisten arteko hitzek agerian uzten dute nola berreskuratu ditzakeen heldu batek, jadanik urrun duen haurtzarora itzuliko bailitzan, dagoeneko galduak zituen emozio eta fantasiak. Familia asko identifikaturik sentituko dira gaugiroko irudi honekin, etxeko txikienak loak noiz hartuko esperoan ematen diren une horiek gogora ekarrita.