Unai ia beti ohean gaixorik dago. Egun batean, bizilagun misteriotsu bat â€ôLudoviko agureaâ€ô auzora bizitzera etorri dela ikusiko du ohe ondoko leihotik. Haren lagun egin ondoren, Ludovikok mundu berri bateko giltza emango dio: «esperanto» izeneko nazioarteko hizkuntza. Unaik esperantoaren bidez Tanzaniako Jua mutiko elbarria ezagutu ondoren, bien sendabidea izango omen den zuhaitzaren bila abiatuko dira.