Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; aintzinako garai ilunetaneguzkia berriro distirarazi zuen gizatar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte zaharra ipuin kondararia eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean.