Troll buruhandiak / Bat Pat. Entzuna duzue Ipar lurmuturra izeneko lekua? Eskandinavian dago, Ozeano Artikoaren itsas bazterrean. (Uff!!, pentsatu hutsarekin hotzak nago), eta horixe da Silver jaunak udako oporrak pasatzera joateko proposatu zigun lekua. Akabo lasaitasuna!Leo, Martin eta Rebeccarekin autokarabanaz bidaiatuz, leku arriskutsuan amaitzeko aukera handia genuen, edo... askoz okerragoa dena: troll baten atzaparretan!