Ilargiaren orraziaz geroztik, lau urte iragan dira.
Herrian, uda betea da, alta, dena makur da : aste luzeak pasatu dira euririk gabe, erleak desagertu dira eta basapizti bat kabalei jazartzen zaizkie.
Gogoak berotzen ari dira eta denek errudun bat nahi dute. Gizotsori leporatuko diote, bistan da, mutiko-otsoa bazter bizi baita.
Alaia eta Elorrik aurreiritziei, funts gabeko kalapitei eta klan izpirituari buru egin beharko diete, herriko haserreen eztitzeko eta oldartzen ari zaien naturaren berriz adiskidetzeko.